Gaur 19:00etan jaitsiko dute Mantangorri auzora, eta Sanjuandegiko festak bete-betean sartuko dira. Dena den, aurreko egunetan festa giroko hainbat ekintza eta saio izan dira. Atzo arratsaldean Umeen Barraka eguna izan zen, eta epaitegiaren aurreko plaza jendez gainezka egon zen arratsalde osoan. Barraketan prezio erdian ibiltzeko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek, eta ilara luzeak sortu ziren. Kantu jirakoekin pintxo poteoa egiteko aukera ere izan zuten.
Iluntze musikatuaren barruan, bi kontzertu izan ziren Jim Clark eta Garoa tabernen atarian, eta jende multzoa batu zen musikaz gozatzera. Edu Zardoya eta Sheldons taldeak jo zuten.