Bihar, larunbata, ospatuko dute aurtengo Lagun Onak eguna. Hainbat ekintza antolatu ditu futbol taldeak egun honetarako. 09:00etatik hasi eta 14:00etara alebin mailako eta futbol eskolako partidak izango dira, 10:00etatik 14:00etara puzgarriak ere egongo dira Garmendipe inguruan, eta 11:00etan txupinazoa botako du Mirari Uria Realeko jokalariak. Ondoren, bazkaria egingo dute klubeko kideek Kiruri jatetxean, eta bazkalostean, 17:30ean, denboraldiko sari banaketa egingo dute.