Xaguxatar Bidearen Eguna antolatu dute iganderako

Nerea Uranga 2023ko eka. 6a, 09:00

Ekoetxean Xaguxatar ibilbidearen hasiera.

Ekoetxeak antolatzen dituen Familia ekintzen barruan prestatu dute ekainaren 11rako plana. Altxorraren bila jolasaren tankeran egingo dute taldean Xaguxatar ibilbidea, 10:00etan Ekoetxeatik irtenda. Aurrez izena eman behar da.

Datorren igandean, ekainaren 11n, Xaguxatar Bidearen Eguna ospatuko dute, Ekoetxeak antolatzen dituen Familia ekintzen barruan. Familia osoari zuzendutako proposamena da, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Ekoetxean bertan edota lotura honetan.

Partaideak 10:00etan abiatuko dira Ekoetxearen aurretik, eta hiru ordu inguruko eta 6,5 kilometroko itzulia egingo dute oinez, xaguxatarren laguntzaz. Altxorarren bila jolasaren antzera egingo dute oinezko bidea; izan ere, geldiune bakoitzean hainbat proba gainditu beharko dituzte haurrek, Azpeitiko altxorra zein den jakiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide