2019-2023 agintaldiko azken udalbatzarra egingo dute gaur

Nerea Uranga 2023ko eka. 6a, 08:30

Azpeitiko udaletxea.

Azken agintaldiko Udalbatza azkenengo aldiz bilduko da gaurko udalbatzarrean. 19:00etan hasiko da.

Azken agintaldiko azkenengo Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo dute gaur, asteartea, 19:00etan hasita. Bilkuran hainbat gai landuko eta erabakiko dituzte udal ordezkari politikoek. 2022. urteko kontu orokorra onartuko dute, baita udalaren eta bere erakundeen lanpostu zerrenda ere. Horrez gain, 2022ko eragozpenei buruzko kontu hartzailearen txostenaren berri emango dute, baita 2023ko aurrekontuan egindako hirugarren kreditu aldaketaren eta 2023ko apirilean eta maiatzean emandako ebazpenen berri ere.

Agintaldi berrirako Udalbatza berria osatzeko eta Udal Gobernua erabakitzeko udalbatzarra ekainaren 17an egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide