Sanjuandegiko festak 2023

Jendetza batu dute bart gaueko ekitaldiek

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 3a, 10:15

Areto dantzen emanaldia, kontzertuak, DJ-ak... aspertzeko betarik ez dute izan festetako lehendabiziko gauean Sanjuandegira bertaratu diren herritarrek. Gaurkoa ere jardueraz betetako eguna izango da auzoan.

Atzo arratsaldean, Mantagorriren jaitsieraren ostean, trikitilariek kalejira egin zuten Sanjuandegin barrena, eta ondoren, batukadak hartu zien lekukoa. Gazte afaria egin zuten segidan, eta 23:00etatik aurrera, Jose Mari Orbegozoren ikasleek saloiko dantzen emanaldia eskaini zuten agertoki handian, eta Manitu, Neallta Fola eta Laket taldeen kontzertuak izan ziren karpan. Jendetza bildu zen bi guneetan. Haien bukatu ostean, eta eguna argitu bitartean, Matx, Meriton, P4ul, Enesound, Jos_U eta Kanpax DJak arduratu dira txoznagunea girotzeaz.

Atzo ez ezik, gaur ere egun bete-betea izango dute Sanjuandegin, eta festarako gogoz diren herritarrek izango dute zertaz gozatua. Hona hemen gaurko egitaraua:

  • 10:00etan, Xake Txapelketa.
  • 11:00etan, judo erakustaldia.
  • 13:00etan, Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 13:30ean, triki-pintxo-poteoa.
  • 15:00etan, auzo bazkaria.
  • 17:00etan, IX. Trikiti Txapelketa.
  • 19:00etan. Skapaie elektrotxaranga, erraldoiak eta buruhandiak.
  • 20:00etan, parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.
  • 22:00etan, kontzertuak: Denso Productions eta J Martina.
  • Ondoren, Tinz DJaren emanaldia karpan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide