Sanjuandegiko festak 2023

Udal Musika Bandak girotu du bazkalaurrea

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 3a, 16:24

Karpan herritarrentzat jarritako aulki guztiak berehala bete dira, eta bat baino gehiago izan dira emanaldia zutik jarraitu behar izan dutenak.

Uda giroko eguraldiak lagunduta, goiz erdirako beteta ziren Sanjuandegiko terraza gehienak, eta trikitilariak izan dira Auzo Egunari musika jartzen aurrenak. Eguerdi parteko hitzordu nagusia, ordea, karpan izan da. 13:00ak puntuan hasita, kontzertua eman du Udal Musika Bandak, eta ikusmina sortu du emanaldiak; herritarrentzat prestatutako aulki guztiak berehala bete dira, eta batek baino gehiagok zutik jarraitu behar izan dute zuzeneko musika saioa.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide