Bihar iluntzera arte festa ordu asko gelditzen dira oraindik, eta indarrak hartzeko lagunarteko bazkari eder bat egitea bezalakorik ez denez, halaxe egin dute gaur eguerdian Sanjuandegiko auzotarrek. Jose Antonio Agirre plazan elkartu dira dozenaka batzuk, eta bero handiegitik ihesi, plazaren bueltan jarri dituzte mahaiak eta aulkiak, arkupeen itzalean. Paella izan da gorputzari sartu dioten gasolina.