Gaur, laruanbata, jokatu dituzte Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatzen duen Domusa Teknik Azkoitiko Opena tenis txapelketako urrezko mailako eta zilarrezko mailako finalak.
Maila nagusian, urrezkoan, nagusi izan da Jon Orbegozo tenislari azpeitiarra. Mikel Landa herritarraren kontra jokatu du finala, eta 6/1 6/3 emaitza egin dute.
Zilarrezkoen mailako txapelduna Manex Rezabale izan da, Gorka Larrañagari 6/2 6/0 irabazita.