Sanjuandegiko festak 2023

'Tronboneitor' emanaldiarekin, tronboi doinuek hartu dute Sanjuandegi

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 4a, 14:54

Azpeitiko tronboi ikasleez gain, Dulantziko, Debako, Errenteriako, Donostiako, Oñatiko, Hondarribiko, Mutrikuko, Bergarako eta Loatzo eskolako ordezkariek ere parte hartu dute Sanjuandegiko emanaldian.

Tronboneitor ikuskizunak tronboi doinuz girotu du gaur goizean Sanjuandegi. Ikuskizuna, izatez, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak sortu zuen 2010ean. Hondarribian egin zuten lehen aldi haren arrakasta ikusirik, egitasmoa urtero egitera animatuta dira antolatzaileak, eta aurtengoan, Sanjuandegi izan da horretarako aukeratu duten lekua.

Nola ez, Azpeitiko tronboi ikasleak izan dira emanaldiko parte hartu dute gaurko emanaldian, baina haiez gain, Dulantziko, Debako, Errenteriako, Donostiako, Oñatiko, Hondarribiko, Mutrikuko, Bergarako eta Loatzo eskoletako ikasleak ere igo dira oholtzara; denera, ehundik gora ume eta gaztetxo. Emanaldia prestatzeko entseguak musika eskola bakoitzak bere aldetik egiten ditu; beraz, gaurkoa izan da elkarrekin jo duten lehen aldia. Kontzertuaren garaian egiten zuen beroa ez da oztopo Euskal Herriko hanbait herritatik Azpeitiara etorri diren dozenaka gurasoentzat, eta adi jarraitu dute seme-alabek tronboi saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide