Bolari Egunean, Andres Calero 'Pelos' omenduko dute

Nerea Uranga 2023ko eka. 5a, 10:13

Garmendipeko bolatokia.

Ekainaren 10ean Gipuzkoako 52. Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketaren azkenengo jardunaldia jokatuko dute Garmendipen. Jardunaldi horrekin batera, Bolari Eguna ospatuko dute.

Gipuzkoako 52. Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketaren azken jardunaldia Azpeitian jokatuko da datorren larunbatean. Egun horretarako, Bolari Eguna antolatu dute, eta Andres Calero Pelos zena omenduko dute. 11:00etan hasiko da bola txapelketako jardunaldia, Garmendipeko bolatokian.

Txapelketako saioaren ondoren, 15:00etan bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean. Bazkalostean, Pelosen senideei oroigarria emango diete, eta Gipuzkoako Bola Joko Txapelketako sariak banatuko dituzte. Segidan, erromeria izango dute Aintzane eta Mirari trikitilariekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide