Ibai Angulo nagusi, Travessa de Encampeko hamabi kilometroko proban

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 5a, 11:31

Ibai Angulo podiumeko lehen koskara igota, atzo, Andorran. (Trraavessa de Encamp)

Domusa Teknik Teameko korrikalari urrestildarrak ordubete, hamabost minutu eta 58 segundo behar izan ditu helmugara iristeko.

Asteburuan Travessa de Encamp mendiko lasterketaren 40. edizioa jokatu dute Andorran, eta atzo, hamabi kilometroko proban, Domusa Teknik Teameko Ibai Angulo izan zen helmugaratzen aurrena. Urrestildar gazteak ordubete, hamabost minutu eta 58 segundo behar izan zituen hamabi kilometroak egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide