Lagun Onak egunarekin bukatu du denboraldia futbol klubak

Nerea Uranga 2023ko eka. 5a, 12:00

Lagun Onak eguna ospatu zuten futbol klubekoek zapatuan, 2022-2023 denboraldia festa giroan bukatzeko. Banatu dituzte  sasoiko jokalari onenen eta goleatzaileen sariak.

Lagun Onak eguna ospatu zuten zapatuan futbol klubeko jokalariek, entrenatzaileek, laguntzaileek eta gainontzeko kideek. Festa eguna Mirari Uria Realeko jokalariak botatako txupinazoarekin hasi zuten, eta segidan lagunarteko futbol partidak jokatu zituzten Garmendipe futbol zelaian. Futbolean jokatzeko eta puzgarrietan jolasteko aukera ere izan zuten haur eta gaztetxoek.

Ondoren, Kiruri jatetxean bazkaldu zuten DBHtik gorako jokalariek, entrenatzaileek eta klubeko arduradunek. Bazkalostean, ohikoa duten legez, talde bakoitzeko jokalaririk eta goleatzailerik onenak saritu zituzten:

  •  Infantil neskak A: jokalari onena, Nahia Zulaika; goleatzailea, Ane Chaurreau.
  • Infantil neskak B: jokalari onena, Jare Manterola; goleatzailea, Uxue Orbegozo.
  • Infantil mutilak A: jokalari onena, Jakes Martin; goleatzailea, Luken Larrañaga.
  • Infantil mutilak B: jokalari onena, Julen Ibarmia; goleatzailea, Luken Sarasua.
  • Infantil mutilak C: jokalari onena, Erik Aranburu; goleatzailea, Luken Ansoalde.
  • Infantil Txikiak: jokalari onena, Iñaki Kerejeta; goleatzailea, Iker Ibarguren.
  • Infantil Ohorezko Maila: jokalari onena, Mikel Pineda; goleatzailea, Aiara Karrera.
  • Ohorezko Kadete neskak: jokalari onena, Sara Amenabar; goleatzaileak, Malen Zabala eta Elene Alonso.
  • Preferente Kadete mutilak: jokalari onena, Janitz Epelde; goleatzailea, Julen Arregi.
  • Kadete Ohorezko Maila: jokalari onena, Urko Arozena; goleatzailea, Alex Uria.
  • Jubenil Lehen Maila: jokalari onena, Oier Agirre; goleatzailea, Iker Arozena.
  • Ohorezko jubenila: jokalari onena, Jon Aldalur; goleatzailea, Iker Iglesias.
  • Emakumeen Gorengoen Maila: jokalari onena, Laura Custodio; goleatzailea, Elene Uria.
  • Emakumeen Ohorezko Erregional Maila: jokalari onena, Maite Agirre; goleatzailea, Ane Mantxola.
  • Gizonen Ohorezko Erregional Maila: jokalari onena, Andoitz Amenabar; goleatzailea, Ekain Muguruza.
  • Hirugarren Maila: jokalari onena, Julen Castillo; goleatzailea, Jagoba Erdozia.

Argazkiak: Ander Uria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide