Herriarteko Txapelketaren finalerdietara sailkatu da Azpeitia

Andoni Elduaien 2023ko eka. 5a, 12:52

Pilotari azpeitiar bat, final zortzirenetako partida batean. (Aitziber Arzallus)

Amezketaren aurkako lehia aise gainditu du Azpeitiak eskuzkoan, jokatutako partida guztiak irabazi baitituzte bai joanekoan, bai itzulerakoan. Datorren ostiralean jokatuko dute finalerdietako joanekoa Andoainen (Gipuzkoa), 19:30ean hasita.

Azpeitia Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdietan da. Amezketari jokatutako partida guztiak irabazita, txapelketan aurrera egin dute Ilunpe elkarteko pilotariek. Joan den ostiralean jokatu zituzten final laurdenetako itzulerako partidak Izarraitz pilotalekuan, eta aise aritu zen herriko esku pilota taldea.

Kadete mailan, 22-6 irabazi zuten Artetxek eta Azpiazuk; gazte mailan, 22-9 Ezamak eta Odriozolak, eta nagusietan, 22-7 Egigurenek eta Elosegik. Amezketari sei eta huts irabazita, finalerdietan dira azpeitiarrak.

Orain, Andoain izango dute aurkari; joanekoak Andoainen jokatuko dituzte datorren ostiralean, hilak 9, 19:30ean hasita. Itzulerakoa, berriz, datorren astean jokatuko dute Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Txapelketako taularen beste adarrean Oiartzun iazko txapeldunak eta Ataunek egin dute aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide