Urrezko herri kirol jaialdia irudietan

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 5a, 16:37

Igandean Izarraitz pilotalekuan urrezko aizkorako lau final eta harri jasotzeko bi jokatu ziren. Horiez gainera, Maddi Gesalaga gazteak harri jasotzen marka ezarri zuen. Irudietan jaso du herri kirol jaialdia Ibon Errazuk.

Bigarren urtez jarraian, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak irabazi zuen Urrezko Aizkolarien 26. Banakako Txapelketa Eusko Label saria. Mikel Larrañaga azpeitiarra izan zen bigarrena eta Iker Vicente otsagabiarra (Nafarroa) hirugarrena.

23 urtez azpikoen aizkora txapelketa Hodei Ezpeletak (Eibar, Gipuzkoa) irabazi zuen. 18 urtetik beherakoen txapelketa, berriz, Igon Pikabea hernaniarrak (Gipuzkoa). 15 urtez azpiko mutilena, Jon Zaldua zumarragarrak (Gipuzkoa) irabazi zuen.

Hiru Hamarreko Harri Jasotze Txapelketan, Paulo Azpiazu osintxuarra (Bergara, Gipuzkoa) eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarra berdinduta heldu ziren azken lanera. 125 kiloko bolak erabaki behar zuen irabazlea, eta Azpiazuk hamazazpi aldiz altxatu zuen; Urrak, ostera, hamabostekin konformatu behar izan du. Beraz, Azpiazu izan zen txapeldun.

Binakako Emakumeen Harri Jasotze Txapelketan, Karmele Gisasola Zelai III.a mallabiarra (Bizkaia) eta Ainitze Zumeta zarauztarra izan ziren garaile.

Azkenik, Maddi Gesalaga 14 urteko harri jasotzaile zarauztarrak ehun kiloko bi harriekin marka berria ezarri zuen.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide