Joan den zapatu arratsaldean hasi zituzten Nuarben trinitateak, zezenarekin. Ordutik atzo atzo era askotako ekintzak izan dituzte auzoko jaietan; igandean, esaterako, Dantzaki Jose Mari Orbegozoren dantza eskolakoen erakustaldia izan zen auzo horretan. Atzo, astelehena, Trinitate Bigarrenez haurrentzako ekintzak egin zituzten, han bildutakoen gozamenerako.
Iluntzean bukatu zituzten festak Laja eta Narbaiza trikitilariekin.