Larunbateko 3x3 eta triple txapelketak, bertan behera

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 6a, 11:13

Joan den urrian antolatu zuten 3x3 txapelketa, Esklabetako Zentro Sozialistaren laugarren urteurrena ospatzeko. (Maialen Etxaniz)

"Arazo teknikoengatik", bi txapelketak bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan duela jakinarazi du Kontseilu Sozialistak. Hala ere, bazkariarekin aurrera egingo dute.

Ekainaren 10erako 3x3 eta triple txapelketak antolatu zituen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, baina, "arazo teknikoak" medio, bi txapelketak bertan behera uzteko erabakia hartu dutela jakinarazi berri du. Dena dela, bazkariarekin aurrera jarraituko dute. Bazkarirako txartelak Azpeitiko Haginpe eta Da tabernetan eta Azkoitiko Dean tabernan daude salgai, langabeentzat hamar euroan, eta landunentzat hamabostean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide