Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak EHZ jaialdirako sarrerak

Erredakzioa 2023ko eka. 8a, 08:41

Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea), eta Uztarriak sarrera bikoitza zozkatu du bazkideen artean.

Irisarrin (Nafarroa Beherean) egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean jaialdia, ekainaren 30etik uztailaren 2ra, eta Uztarriak festibalerako sarrera bikoitza zozkatu du bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Amaia Altuna bazkideak irabazi ditu bi sarrerak.

Hiru egunetako jaialdian Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, aKts, Muare, Kristonak, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Habia eta Mice taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide