Zabalik da Jostarratz egitasmoko azken jarduerarako izen ematea

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 8a, 10:34

Jostarratz egitasmoko hirugarren saioan sormen ginkana egin zuten Dinamoan. (Aitziber Arzallus)

Datorren astelehenean, ekainak 12, izango da jarduera: bizikleta irteera Urrestillara. HH5etik LH6ra arteko ikasleek eta haien gurasoek parte hartu ahal izango dute, eta ekainaren 11rako eman beharko dute izena.

Astelehenean egingo dute Jostarratz egitasmoko bosgarren eta azken jarduera: bizikleta irteera Urrestillara. HH5etik LH6ra arteko haurrek eta horien gurasoek parte hartu ahal izango dute jardueran, lau umeko gutxienez guraso batek, eta interesa dutenek iganderako eman beharko dute izena lotura honetan. Astelehenean, 16:00etan, Betharrametako jolastokian jarri dute hitzordua, eta 19:00etarako bueltan izatea aurreikusten dute.

Jostarratz egitasmoa aurtengo ikasturtean jarri du abian udaleko Gazteria Sailak, herriko ludoteken bitartez. Herriko haurrei zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea da egitasmoaren helburua, eta haurren eta helduen artean harreman parekideak sortzea ere bai. Zalantzak izanez gero, 943-15 71 61 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide