Gaztetxoen antzerki tailerreko emanaldia egingo dute igandean

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 9a, 18:00

Aurreko urteko emanaldiko argazkia. (Kulturaz)

Urtean zehar sortutako lau antzerki eskainiko dituzte Sanagustin kulturguneko oholtzan, Xanti Agirrezabalaren eta Alaitz Olaizolaren gidaritzapean.

Ikasturte amaierako antzerki emanaldia egingo dute igande honetan, ekainaren 11n, 12:00etan. Sanagustin Kulturgunean emango da ekitaldia.

Xanti Agirrezabalagak eta Alaitz Olaizolak dinamizatzen dituzten antzerki tailerraren ondorio dira emanaldi hauek.

Guztira lau antzezlan aurkeztuko dira igandean: Amaieraren hasiera, Zoo-logikoa, Izua barnetegian eta Filotimo (Pandoraren kutxa).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide