Bihar irekiko dute kanpoko igerilekua

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 9a, 08:54

Kanpoko igerilekua. (Azpeitiko Udala)

Irailaren 10era arte izango da zabalik. Egunero irekiko dute, astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara. Izarraitz parkeko txorroak ere ekainaren 15ean irekiko dituzte.

Bihar, ekainaren 10a, irekiko dute kanpoko igerilekua. Irailaren 10a bitartean egunero zabalik izango da, 11:00etatik 20:00etara.

Igerilekuarekin batera bertako kantina ere irekita izango da. Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu du bere kudeaketa, eta igerilekuaren ordutegi bera izango du.

Izarraitz parkeko txorroak ere laster irekiko dituzte. Hauek ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egongo dira martxan, 10:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide