Mirian Quintanaren 'Kaosa' ikusgai dago Sanagustinen

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 8a, 15:56

Sanagustinen ikus daitezkeen lanetako bi.

Ekainaren 18ra arte ikusgai izango dira artistaren lanak. Kartoia, soka eta tinta txinatarra erabiliz landu dituen artelanez gain, Arte eta Diseinu eskolako ikasleekin landutako koadro bat ere bada erakusketan.

Mirian Quintanaren Kaosa erakusketa ekainaren 18ra arte ikusgai izango da Sanagustin kulturgunean. "Bizipen pertsonaletatik abiatuta, askatasunaren bilaketan bizitako sentimenduak espresio bide dituen obra da Kaosa. Marrazketa figuratiboarekin hautsiz, loturak, malgutasuna eta desegitearen bizipenak adierazten ditu bertan, besteak beste". Horretarako, kartoia, soka eta tinta txinatarra izan dira gehienbat erabili dituen materialak. 

Azken hamar urteotan Arte eta Diseinu Eskolan irakasle dabil Quintana. Erakusketn, bere ikasleekin landutako koadro bat ere bada. Beraiekin gauzatutako sortze prozesu hori erakusten duen argazki sorta bat eta bideo bat ere aurkitu daitezke erakusketan bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide