Etxekalte eta Trini Fox musika taldeen kontzertuak izango dira gaur Haginpen

Maialen Etxaniz 2023ko eka. 9a, 10:03

Etxekalte musika taldea. (Etxekalte)

22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta doakoak izango dira. Trini Foxek Deabrua laneko abestiak eskainiko ditu, eta Etxekaltek Nor Da Norbera? lanekoak.

Zuzeneko musika izango da protagonista gaur Haginpe tabernan. Bermeoko (Bizkaia) Etxekalte musika taldeak eta Azpeiti-Azkoitiko Trini Fox taldeak kontzertu bana eskainiko dute Haginpen. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, eta doakoak zein irekiak izango dira. 

Bermeoko taldearen disko berriak hamar abesti ditu, eta taldekideen hitzetan, ez da estilo bakarrean kokatzen. Hala ere, grunge, rock eta post hardcore estiloetatik edaten dute. Unai Irisarrik, Jon Andoni Juarezek, Iker Etxebarriak eta Iñaki Olondok osatzen dute Etxekalte. 

Etxeko taldeak, Trini Foxek, punk rock, stoner, hard rock eta rock alternatibo doinuak jorratzen ditu. Suharri Aranburuk, Iosu Garatek, Iñaki Zubeldiak eta Xabier Iñurrietak osatzen duten Trini Fox.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide