Elizkalean pronto daude korputzak ospatzen hasteko

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 9a, 11:22

Itsasiko dantzari txikiak parrokia atarian dantzan, iazko korputzetan. (Andoni Eduaien)

Bihar jokatuko dute aurtengo Erretz Txapelketa, eta hurrengo asteburuan ospatuko dituzte aurtengo festak, ekainaren 15etik 17ra.

Elizkaleko Korputz jaien aurreko urteroko hitzordua izango da bihar Baigera I-en. Izan ere, han jokatuko dute, 16:00etan hasita, 34. Erretz Txapelketa.

Festa giroko lehen hitzordu hori eta gero, hurrengo asteburuan ospatuko dituzte aurtengo festak Elizkalean, ekainaren 5etik 17ra. Aurreko urteetakoen ildotik, musika, dantza eta kantua ez dira faltako korputzetan. Kalejirak, txistu zein trikiti doinuak, dantza emanaldia eta erromeria izango dituzte jaietan; lagunarteko afaria ere egingo dute, Baigeran, festetako azken gauean.

Hau da Elizkaleko aurtengo Korputz jaien egitaraua:

Bihar, zapatua

  • 16:00. 34. Erretz Txapelketa, Baigera I-en.

Ekainak 15, osteguna

  • 18:00. Jaien hasiera, Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejirarekin.
  • 19:00. Meza kaleko hildakoen alde.

Ekainak 16, ostirala

  • 18:00. Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejira.
  • 19:30. Kantujirakoen kalejira.
  • 20:30. Jauregi eta Jokin Egurrola trikitilarien saioa.

Ekainak 17, zapatua

  • 13:00. Itsasiko dantzarien saioa.
  • 19:30. Trikitilarien kalejira.
  • 20:00. Lagunarteko afaria, Baigera I tabernan.
  • 22:30. Imuntzo eta Belokirekin erromeroa.
  • 00:00. Elizkaleko jaietako zozketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide