Hasi dira kimu mutilen Azpeitia Cup jokatzen

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 9a, 18:42

Gaur 17:00etatik 20:30era jokatuko dituzte hiru egunez egingo den lagunarteko futbol txapelketaren lehen partidak, Garmendipen. Bihar, goiz eta arratsalde izango da futbolaz gozatzeko aukera, eta igande eguerdian erabakiko da lehia.

Martxan da aurtengo kimu mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup lagunarteko futbol txapelketa. 37 talde lehiatuko dira aurten Garmendipeko zelaietan, eta sailkapen faseko lehen 30 neurketak gaur jokatuko dituzte.

17:00etan hasi dira neurketak Garmendipen, eta 20:30ean hasiko dira lehen jardunaldiko azken partidak. Azpeitia Cupen futbol festa, ordea, igande eguerdira arte luzatuko da. Bihar, 09:00etatik 20:00etara izango da gaztetxoen futbolaz gozatzeko parada Garmendipen. Igandean ere 09:00etan hasiko azken jardunaldia, amaierako faseko partidekin; 12:10ean, kopa txapelketaren eta liga txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte; 12:45ean, kopa txapelketaren finala, eta liga txapelketaren finala, 13:15ean. Mutilen txapelketa 14:15ean egingo duten sari banaketa ekitaldiarekin itxiko dute.

Datorren asteburuan, berriz, kimu nesken txanda izango da Garmendipen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide