Itsasiko dantzari txikiek Sanagustinen erakutsi dituzte ikasitakoak

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 10a, 09:30

Kultur elkartearen dantza eskolan aritzen diren ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo arratsaldean Sanagustinen.

2022-2023 ikasturtea azken txanpara iritsia da, eta ikasturte amaierako erakustaldiak eta jaialdiak hasi dira ugaritzen, urte sasoi honetan ohikoa izaten denez.

Atzo, Itsasi kultur elkarteko dantza eskolako ikasleen txanda izan zen. Sanagustin kulturgunean egin zuten Itsasiko dantzari txikiek ikasturte amaierako emanaldia, amaitzear den ikasturtean zehar ikasi eta hobetu dituztenak erakutsiz.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide