Piano doinuekin abiatu dute Argiztatutako Gauak egitasmoa

Ane Olaizola 2023ko eka. 10a, 09:00

Piano kontzertua, atzo. (Ihintza Elustondo)

Ilunabarrean, Soreasuko plazan elkartu ziren dozenaka lagun, piano entzunaldirako. Ekainaren 29an izango da egitasmoaren barruko bigarren kontzertua. 

Juan Antxieta musika eskolaren, Kulturaz kooperatibaren eta Azpeitiko Udalaren ekimenez, Argiztatutako Gauak musika egitasmoaren bigarren edizioa hasi zen atzo, ostirala, gauean, pianoari eskainitako kontzertuarekin. Eguraldiak lagunduta, dozenaka lagun izan ziren Soreasuko plazan elkartu zirenak, eta giro atsegina sortu zuten emanaldian parte hartu zuten Liher Berezibar, Yera Elorza, Sara eta Maier Badiola, Intza Ituarte, Itxaro Aldaburu, Ainhitze Txapartegi, Maialen eta Naia Olea, Intza Osinalde, Nahia Pineda eta Libe Egurzak.

Guztira, hiru kontzertu eskainiko dituzte Argiztatutako Gauak egitasmoaren barruan, eta hilaren 29an izango da hurrengoa. Soka kontzertua izango da orduan, eta eta ekainaren 30ean txistu hotsekin agurtuko dute aurtengo edizioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide