Ireki dute Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren erakusketa

Maialen Etxaniz 2023ko eka. 10a, 12:07

Betharrameko aretoan jarri dute eta hilaren 18a arte ikus daiteke. Hamahiru lan aurkeztu dituzte lehiaketara.

Atzo ireki zituen ateak Betharrameko aretoan 41. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren erakusketak.

Urtero bezala, udazkenean herrian egingo diren topaketen irudia izango den kartela aukeratzeko antolatu du lehiaketa Azpeitiko Udalak. Lehiaketaren irabazle bakarra zein izango den abetzi aurretik, lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztiak jendaurrean erakusten ditu udalak. Aurten, hamahiru kartel aurkeztu dituzte lehiaketara, eta horiek ekainaren 18a bitartean ikusgai egongo dira Betharramen, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide