Hariak eta harremanak ehuntzeko topaketa

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 10a, 14:30

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko, puntua egiten eta ikasten aritu dira gaur eguerdi partean Azoka Plazaren atarian.

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna da gaur, eta Kotoi dendako puntu eskoletatik sortutako gonbitarekin bat eginda, hainbat emakume elkartu dira 11:00etatik 14:00etara Azoka Plazaren atarian, puntua egiteko eta ikastea nahi dutenei erakusteko pronto.

Hariak ez ezik, harremanak ehuntzeko ere baliatu dute saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide