Azpeitia-Lasao tren ibilbidearen 25. urtemuga ospatzeko, tren historikoen zirkulazio bereziak izan dira goizean

Ane Olaizola 2023ko eka. 11a, 13:30

Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokira joan-etorriak egiten dituen lurrun trenaren zerbitzuak 25 urte beteko dituela eta, mende laurdena ospatzeko tren historikoen zirkulazio bereziak prestatu dituzte gaurko, igandea, eta hiru irteera egin dituzte ibilgailu historikoek. 

Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokira joan-etorriak egiten dituen lurrun trenaren zerbitzuak 25 urte beteko dituela eta, mende laurdena ospatzeko tren historikoen zirkulazio bereziak prestatu dituzte gaurko, igandea. Eguraldi makurra izanagatik, herritar dezente animatu dira tren historikoetan joan-etorriak egitera. Gainera, irteeretan parte hartu duten bidaiari guztiek txartel berezi bana jaso dute, 25. urtemugaren oroigarri.

Honako hiru irteera egin dituzte goizean zehar:

  • 11:00etako irteeran, Alsthom 1004 diesel trakziozko tren makinak egin du Azpeitia-Lasao-Azpeitia bidea; Euskal-Asturiar Trenbideen Konpainiarena zen Azpeitiko museoan gordetzen eta erabiltzen duten tren hori, Tarben (Okzitania) egina, 1965ean.
  • 12:00etako irteeran, berriz Zugastieta lurrun trenaren txanda izan da. 1888koa da Zugastieta, Sharp Stewartek Glasgown (Eskozia) Amorebietatik Gernikarako trenerako egina.
  • 13:00etako irteeran, azkenik, Aurrera tren makina erabili dute, duela 25 urte museoa eta Lasao lotu zituen lehendabizikoa. 1898an Nasmyth & Wilsonek Manchesterren (Ingalaterra) Elgoibartik Donostiarako trenerako egindako makina da Aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide