Bertan behera utzi dituzte arratsaldeko skate txapelketak

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 11a, 14:32

Izarraizko skate parkea atzo goizean. (Mailo Oiarzabal)

Federatutako 15 kirolari ziren lehiatzekoak Izarraitz parkean, baina eguraldia tarteko, ez egitea erabaki dute.

Izarraitz skate parkearen lehen urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko skate txapelketak jokatzekoak ziren gaur, baina euriak zapuztu egin ditu Arauntza eta YK Riders antolatzaileen eta federazioaren asmoak.

Goizean, federatu gabeko umeen eta gaztetxoen txapelketak jokatzen hasi, hasi dira, baina ez dituzte osatu; eta euria tarteko skate pistaren arriskuak kontuan hartuta, arratsaldeko federatuen txapelketak ere bertan behera uztea erabaki dute. 15 kirolari ziren lehiatzekoak gaur Azpeitian, baina beste batean beharko du izan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide