Larrañaga bigarren, Gipuzkoako lehenengo mailako aizkora txapelketan

Ane Olaizola 2023ko eka. 11a, 15:39

Larrañaga, ezkerretik bigarrena. (Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa)

Azken bi urteetako txapeldunari ihes egin dio txapelak, Julen Alberdi Txikia IV.ak jantzi baitu aurten. Hura baino minutu bat gehiago behar izan zuen Larrañagak 60 ontzako lau enbor eta 72 ontzako bi enbor mozteko. 

Herri kiroletako bi txapelketa jokatu dituzten atzo, larunbata Aian: emakumeen III. Lau Arrua harri jasotze txapelketa eta gizonen Gipuzkoako lehenengo mailako aizkora txapelketa. Hain zuzen, lehia horretan Julen Alberdi Txikia IV.ak azkoitiarrak jantzi zuen txapela, eta bigarren sailkatu zen Mikel Larrañaga azpeitiarra. Aizkolariek 54 ontzako lau enbor, 60 ontzako lau enbor eta 72 ontzako bi enbor moztu behar izan zituzten, eta azpeitiarrak 31 minutu eta 39 segundon amaitu zituen lanak, Alberdik baino minutu bat beranduago. Eneko Otaño beizamarra sailkatu zen hirugarren, lanak 31 minutu eta 58 segundoan amaituta. 

Larrañagak, beraz, ezin izan du iazko garaipena berritu, eta ihes egin dio txapelak Larrañagari. Gipuzkoako lau titulu ditu bereganatuta Larrañagak: 2014, 2016, 2021 eta iazkoak. 

Emakumeen Lau Arroa harrijasotze txapelketan, berriz, Lur Errekondok jantzi zuen txapela. Hark 37 altzaldi egin zizkion zilindroari, 24 kubikoari eta 32 bolari. Gutxigatik, geratu zen bigarren postuan Ainitze Zumeta; guztira, 4.600 kg altxa zituen hark. 37 aldiz zilindroa, 23 bider kubikoa eta 32 aldiz bola.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide