Sanagustin txiki utzi dute antzerki tailerreko gaztetxoek

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 11a, 15:38

Xanti Agirrezabalen eta Alaitz Olaizolaren ikasleek kulturgunea mukuru beteta zela taulatu dituzte ikasturtean zehar landutako lau antzezlan.

Ikasturte bakoitzaren azken txanpan ohikoa dutenez, Alaitz Olaizolak eta Xanti Agirrezabalek Dinamoan ematen dituzten antzerki tailerretako gaztetxoek azken hilabeteetan landutakoak erakusteko parada izan dute Sanagustin kulturgunean.

Gaur eguerdian, leporaino bete da Sanagustin, aktore gazteek eskaintzeko zutena ikusteko eta txalotzeko. Tailerrean ondutako lau antzezlan hauek taularatu dituzte gazteek: Amaieraren hasiera, Zoo-logikoa, Izua barnetegian eta Filotimo (Pandoraren kutxa).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide