Xaguxatar Bidearen Eguna ospatu dute hainbat familiak

Ane Olaizola 2023ko eka. 11a, 16:22

Xaguxatar Bidearen Egunera bertaratu dira hainbat herritar. (Ekoetxea)

Ekoetxetik abiatuta, hiru ordu inguruko eta 6,5 kilometroko itzulia egin dute oinez egitasmora bertaratu direnek, eta altxorarren bila jolasaren antzera egin dute oinezko bidea. 

Xaguxatar Bidearen Eguna ospatu dute, gaur, igandea, hainbat familiak, Azpeitiko Ekoetxeak antolatzen dituen Familia ekintzen barruan. Hara bertaratu diren herritarrak 10:00etan abiatu dira Ekoetxearen aurretik, eta hiru ordu inguruko eta 6,5 kilometroko itzulia egin dute oinez, xaguxatarren laguntzaz. Altxorarren bila jolasaren antzera egin dute oinezko bidea; izan ere, geldiune bakoitzean hainbat proba gainditu behar izan dituzte haurrek, Azpeitiko altxorra zein den jakiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide