Espanyolek irabazi du kimu mutilen Azpeitia Cup

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 11a, 16:35

2-1 nagusitu zaio Bartzelonako taldea Valentziari, eguerdian Garmendipen jokatutako finalean. Kopako finalean, berriz, Celtak 3-0 irabazi dio Donostiako Sanse taldeari.

Bartzelonako Espanyolek jaso du txapeldunaren kopa 2023ko Domusa Teknik Azpeitia Cup mutilen kimu mailako txapelketan. 37 talde lehiatu dira joan den ostiralean hasi zen lagunarteko futbol txapelketan, eta gaur eguerdian jokatuko dituzte finalak.

Txapelketaren final nagusia izan da azken partida. Bertan, Espanyol eta Valentzia aritu dira nor baino nor. Bartzelonako taldea indartsu hasi da, eta azkar egin ditu bi gol. Valentziakoek lortu dute aldea murriztea, baina txapeldunek ondo eutsi diote bukaerara arte (2-1). Aurretik jokatu dute Kopako finala, eta hor Vigoko Celtak 3-0 hartu du mendean Donostiako Sanse.

Txapeldunen eta txapeldunordeen sariez gain, txapelketako jokalari eta atezain onenen sariak ere banatu dituzte: Jacobo Garcia (Celta) izendatu dute jokalari onena, eta Victor Caballero (Espanyol) atezain onena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide