Ondarroan (Bizkaia) jokatu dute gaur, igandea, Euskadiko Arraun Txapelketa, eta Jon Etxaniz arraunlari azpeitiarra aritzen den Urdaibai taldeak (Bizkaia) eskuratu du beste behin garaipena. Taldeak 19:35,79ko denboran amaitu du estropada, eta ia hamabost segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Hondarribiari; ia minutu erdi, berriz, hirugarren sailkatu den Zierbenari.
Azpeitiarrak aurreneko denboraldia du Bermeoko taldean, baina hango arraun klubak bere historiako zortzigarren Euskadiko Traineru Txapelketa eskuratu du gaur. Emakumeetan, berriz, Donostiarra Arraun Elkartea nagusitu da. Biek ere pasa den asteburuan Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak irabazi zituzten, hurrenez hurren.