200 bat lagunek egin dute Itsasaldeko Ibilaldi Neurtua

Ane Olaizola 2023ko eka. 12a, 09:00

Lau urteko etenaren ostean, Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta egin zuten atzo goizean ibilaldi neurtua. Mendizaleek Izarraitzen barrena osatu zituzten antolatzaileek aukeran jarritako bi ibilbideak; bata luzea, 26 kilometrokoa, eta bestea motza, 16 kilometrokoa. 

Lau urteko etenaren ostean, hogeita bosgarren Itsasaldeko Ibilaldi Neurtua egin zuten atzo, igandea, 200 bat lagunek, antolatzaileek jakinarazi zutenez. Ostarte zein zaparrada artean, mendizaleek Izarraitzen barrena osatu zituzten Lagun Onak mendi bazkunak aukeran jarritako bi ibilbideak; bata luzea, 26 kilometrokoa, eta bestea motza, 16 kilometrokoa. Batak zein besteak Erloko gailurra izan zuen ibilbideko punturik altuena. Ibilaldiaren amaieran, paella eta sagardoa izan zituzten parte hartzaileek, Azoka Plazan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide