Sanjuandegiko skate parkea eraisten hasi dira

Julene Frantzesena 2023ko eka. 12a, 13:18

Sanjuandegiko skate parkean hasi dituzte lanak. (Azpeitiko Udala)

Skate parkea kenduta, autoentzako aparkalekuak egokituko dituzte eremu horretan. Obrak Art eraikuntza enpresa ari da gauzatzen, eta horiek bi hilabeteko epean bukatuko dituela aurreikusten du udalak. 

Egunotan hasi dira Sanjuandegiko skate parkea eraisteko lanekin. Iaztik martxan da skate parke berria Izarraizko Atea parkean, eta horregatik erabaki zuen Azpeitiko Udalak "zaharkituta" gelditutako parkea kentzeko prozesua abiatzea.

Skate parkea kenduta, autoentzako aparkalekuak egokituko dituzte eremu horretan. Obrak Art eraikuntza enpresa ari da gauzatzen, eta horiek bi hilabeteko epean bukatuko dituela aurreikusten du udalak. Lanek 333.037 euroko aurrekontua dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide