Uztailaren 1ean izango da Xoxoteko Jubilatuen Eguna

Julene Frantzesena 2023ko eka. 13a, 09:30

Hainbat jubilatu iaz Xoxoten. (Azpeitiko Udala)

Ekainaren 28ra bitartean eman ahal izango da txangorako izena, Baigeraren bulegoan edo 943-81 51 71 telefono zenbakira deituta. Uztailaren 1ean 10:00etan izango da irteera, eta parte hartzaileek ordu horretarako egon beharko dute plazan, ibilgailuetan Xoxotera joateko.

Uztailaren 1ean, larunbatez, izango da aurtengo Jubilatuen Xoxoteko Eguna. Baigera elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute irteera elkarlanean, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Baigeraren bulegoan edo 943-81 51 71 telefono zenbakira deituta izango da horretarako aukera ekainaren 28ra bitartean, 10:30etik 12:30era.

Irteera doakoa izango da, baina hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Uztailaren 1ean 10:00etan izango da irteera, eta parte hartzaileek ordu horretarako egon beharko dute plazan atzeko aldean. Izan ere, ibilgailuetan igoko dira Izarraitzeko magalera. Behin Xoxotera iritsita, meza izango da, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute aterpetxean.

Irteera egin ahal izateko, parte hartzaileak Xoxotera igotzeko ibilgailuak behar direla ere jakinarazi dute egitasmoaren sustatzaileek. Ondorioz, txangoan ibilgailuekin laguntzeko prest dauden herritarrei harremanetan jartzeko eskatu die Baigerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide