Erleen mundu ezkutua ezagutzeko aukera izango da igandean Ekoetxean

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 13a, 08:30

Erle bat. (Ekoetxea)

10:00etatik 12:00etara izango da saioa, eta erleak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek. Ekoetxearen webgunean eman daiteke saiorako izena.

Ekoetxeak zientzia tailerra antolatu du datorren iganderako, ekainaren 18rako. Zehazki, erleen inguruko mitoak puskatzea eta horiek gizakien bizitzetan duten garrantzia zer-nolakoa den ikastea tailer horren helburua. Klima aldaketak erleen bizitzan eraginik ba al duen ere aztertuko dute. Horrez gain, erleak bertatik bertara ikusteko aukera ere izango da.

Saioa 10:00etatik 12:00etara egingo dute, eta 7 urtetik beherakoek heldu batekin parte hartu beharko dute. Ekintza familiei zuzendurik dago, eta, doakoa bada ere, aurrez izena  eman behar da webgunearen bitartez edo Ekoetxearekin harremanetan jarrita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide