Santioak eta saninazioak 2023

Saninazioetarako kamiseten logoa aukeratzeko txapelketa antolatu du Haujijijaik

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 12a, 15:31

2022ko saninazioetako irudi bat.

Ekainaren 21ean egingo duten batzar irekian erabakiko dute zein den logo irabazlea. Hoi den/k roxakaie leloa izango da festa batzordeak aurtengo saninazioetan erabiliko duena.

Saninazioak geroz eta gertuago dira, eta horrekin batera festak antolatzeko lanak ere hasi dituzte dagoeneko herriko eragileek. Lan horien barnean, Haujijijai batzordeak logo txapelketa antolatu du, festetako kamisetetan azalduko den irudia aukeratzeko.

Sortutako irudian Hoi den/k roxakaie leloak eta Haujiren irudiak azaldu beharko dute gutxienez. Festa batzordeak ekainaren 21ean egingo duen batzar irekian aukeratuko dute  aurtengo eta hurrengo urteetako festetarako egingo dituzten elastikoetarako logoa.

Sortutako diseinuak Haujijijai batzordeari bidali behar dizkiote herritarrek, posta elektronikoz, haujijijai@gmail.com helbidera, eta hala nahi dutenek sare sozialen bitartez ere bidali ahal izango dituzte proposamenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide