Herriko hainbat parke eta bide garbitu dituzte ikasleek eta Garaguneko kideek

Julene Frantzesena 2023ko eka. 13a, 08:47

Hainbat lagun Loiolako zelaietan garbiketa gauzatzen. (Azpeitiko Udala)

Atzo, astelehena, aritu ziren horiek garbiketa lanetan. Urola ibaia garbitu ohi dute azken urteetan, baina eremu horretan zabor bilketa egin berria dutenez, herriko beste zenbait lekutan jaso zituzten hondakinak. Orotara, ehun kilo zabor bildu zituzten.

Herriko ikastetxeetako ikasleek eta Garaguneko kideek Azpeitiko hainbat park eta bide garbitu zituzten atzo goizean. Azken urteetan, ekainean, Urola ibaia garbitu izan ohi dute ikasleek eta hainbat eragiletako kideek, baina aurten ibaia garbitu berria denez, herriko zenbait gune, bide eta parke garbitu dituzte. Orotara, 196 lagun aritu ziren garbiketa lanetan atzokoan, eta horiek ehun kilo zabor bildu zituzten. Lanak bukatu ostean hamaiketakoaz gozatu ahal izan zuten Ekoetxean.

Udal ordezkariak, garbiketa hasi aurretik, ikasleei azalpenak ematen. (Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide