Elgoibarko (Gipuzkoa) IMH Lanbide Heziketako institutuak IMH Sariak banatu zituen joan den astean, 2022-2023 ikasturteko graduazio ekitaldiaren barruan.
Sari horietako bat Mikel Ezama Sagarna azpeitiarrarentzat izan da. Hain zuzen ere, Erdi Mailako heziketa zikloetako aurtengo ikasle aipagarriaren saria jaso du Ezamak. Azpeitiarrak "Mantentze Lan Elektromekanikoa ikasi du, eta praktikak Bielen egin ondoren, goi mailako Mekatronikako zikloa ikasten jarraituko du", azaldu du IMHk. Elgoibarko Txankakua merkatarien elkarteak emandako 300 euroko erosketa bonua jaso du Ezamak oparitzat.