Pentsio duinak eta osasun sistemarekiko kezka aldarrikatu dituzte hainbat herritarrek

Julene Frantzesena 2023ko eka. 13a, 09:17

Hainbat lagunek egin zuten atzo elkarretaratzea plazan. (Baigera)

Astelehena izanik, hainbat jubilatuk eta pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten atzo, plazan. Gutxieneko 1.080 euroko pentsioak aldarrikatzeaz gain, osasun zerbitzuetan "norabide aldaketarik ez" dutela ikusten adierazi zuten.

Astelehenero legez, hainbat jubilatuk eta pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten atzo, plazan. Gutxieneko 1.080 euroko pentsioak aldarrikatzeaz gain, beste hainbat eskaera ere eraman zituzten herritarrek Azoka Plazaren atarira. Zaintzarekiko eta osasungintzarekiko kezka agertu zituzten pankartaren atzean bildutakoek, osasun zerbitzuetan ez dutelako ikusten "norabide aldaketarik". Halaber, uda sasoia iritsita, egoera "zailduko" ote den beldur direla ere adierazi zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide