Horma irudi bat pintatu dute hainbat eragilek elkarlanean

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 14a, 09:56

Margotutako muralaren argazkia. (Azpeitiko Udala)

Munduko hainbat txokotako emakumeak elkartu dira igerileku ondoko zubiaren alboan pintatu duten horma irudia egiteko.

Ikasturtean zehar egindako lanketa guztia amaitzeko, munduko hainbat txokotako emakume talde batek horma irudi bat pintatu zuen astelehenean, igerileku alboko zubiaren ondoan.

Lumaltik Herriak elkarteak antolatutako ekintza izan zen, eta Femgarabat taldeko artisten gidaritzapean pintatu zuten irudia. Azpeitiko Emakume Txokoko kideek eta Basazabaleko Alfabetizazio taldekoek ere parte hartu zuten ekimenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide