Xalto Xaltuek! ekintzak hasi dituzte

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 13a, 18:25

Xalto Xaltuek! ekintzei hasiera emateko txupinazoa bota dute aurrena, eta kantaren aurkezpena eta karaokea egin dituzte gero.

Haurrei eta nerabeei zuzendutako astea antolatu dute aurten lehen aldiz Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludotekek nahiz Gaztelekuak, gaur hasi dira haurrei zuzendutakoak gauzatzen, Xalto Xaltuek! izenpean, Sanjuandegiko ludotekan. gauzatuko dituztenak. Txupinazoa bota dute, eta ondoren, abestiaren aurkezpena eta karaokea egin dituzte. Bihar, haurrentzako jolasak egingo dituzte leku eta ordu berean, eta ostegunean, Txalintxora mendi irteera gauzatuko dute, 16:00etan abiatuta.

Hona hemen gaur aurkeztu duten kanta:

Nerabeei zuzendutako Gazte Ekintzak ostegunean eta ostiralean egingo dituzte. Ostegunean futbito txapelketa izango da Garmendipe futbol zelaian, 17:00etatik aurrera. Ostiralean, bestalde, Gazteak eta Musika egitasmoa gauzatuko dute Sanagustin kulturgunean, 17:30ean hasita; hitzaldia, Granaitox DJaren emanaldia, herriko gazteen kontzertuak eta Bombax DJaren saioa izango dira.

(Argazkiak: Janis Arregi)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide