Iruñeko sanferminetara ibilaldia antolatu du Baigerak

Julene Frantzesena 2023ko eka. 19a, 08:00

Sanferminetako txupinazio bateko irudia.

Bihar zabalduko dute txangorako izena emateko epea, eta jaietara joan nahi duten herritarrek uztailaren 11ra arte izango dute horretarako aukera.

Iruñeko sanferminetara ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak uztailaren 12rako, asteazkenerako, eta bihar zabalduko dute txangorako izena emateko epea. Jaietara joan nahi duten herritarrek uztailaren 11ra arte izango dute horretarako aukera, Baigeraren bulegoetan.

Hilaren 12an, San Martin egoitzaren atarian elkartuko dira herritarrak Iruñera autobusez joateko, 09:00etan. Goiza Iruñean pasatuta, bazkaria Uslaer jatetxean egingo dute, 14:00etan hasita. Autobuseko joan-etorria eta bazkaria 35 euro ordaindu beharko dituzte herritarrek, eta autobus zerbitzua soilik nahi dutenek, hogei euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide