Danbayan batukadak girotuko du Alde Zaharra zapatu arratsaldean

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 15a, 09:30

Danbayan batukada, Azpeitian.

AZTE Alde Zaharren Talde Elkarteak antolatu du ekitaldia. 19:00etatik aurrera, Alde Zaharrean gora eta behera ibiliko da Bilboko batukada.

Zapatu arratsaldean Danbayan batukada ibiliko da Alde Zaharreko kaleak girotzen, 19:00etan hasita. AZTE Alde Zahareko Tabernanien Elkarteak gonbidatu du Bilboko batukada, eta ez da lehen aldia. "Aurrez beste bitan Azpeitian izandakoa da Danbayan, eta aurten berriz gonbidatzea pentsatu dugu oso giro ona jartzen duelako", narbarmendu dute AZTEko ordezkariek. "Koreografia ikusgarriak egiten dituzte, argi jokoekin lagunduta, eta gazte nahiz heldu, denentzat izango emanaldi entretenigarria; beraz, zapatu arratsaldean denak etor daitezela Alde Zaharrera", gaineratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide