Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Eureka! Zientzia Museorako sarrerak

Erredakzioa 2023ko eka. 16a, 10:46

Milar Segurolak eskuratu ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da, eta horretarako, erakusketa iraunkorra, planetarium digitala, animalia aretoa edota simulagailua ditu, bestak beste.

Uztarriak sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Mila Segurola bazkideak irabazi ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide