Sakelako telefonoen erabileraren inguruko kontzientziazio kanpaina abiatu dute

Nerea Uranga 2023ko eka. 17a, 08:21

Sakelako telefonoa. (Pixabay)

Azken ikasturtean, ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleen hainbat gurasok pantailen eta sakelako telefonoaren erabileraren inguruko lanketa egin dute, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Udari begira, erabilerari lotutako dekalogoa osatu dute.

Bukatzear dagoen ikasturtean, Lehen Hezkuntzako ikasleen ikastetxeetako guraso elkarteak hainbat alditan bildu dira, gaztetxoen pantailen eta sakelako telefonoan erabilera lantzeko eta gaian sakontzeko. Gaian sakontzeko eta urratsak egiteko herri mailako talde eragilea ere sortu dute.

Bide horretan, apirilaren 24an, gaiaren inguruko mahai ingurua egin zuten Sanagustin kulturgunean.

Maiatzean eta ekainaren hasieran, berriz, ikastetxeetan hainbat lan saio egin dituzte ikasleekin nahiz gurasoekin, sakelako telefonoak dituen alde onak eta txarrak lantzeko.

Orain, udari begira, kontzientziazio kanpaina abiatu dute. Horretarako dekalogo bat argitaratu dute, eta ikasle guztiek beren etxeetara eramango dituzte esku orriak eta pegatinak, gurasoek pantailen erabilera egoki eta kontzientea egin dezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide