Getariako erregina, Azpeitian

Ihintza Elustondo 2023ko eka. 17a, 13:49

Txakolin Eguna egin dute eguerdian, Perez Arregi plazan. Zortzi upategitako txakolina, herriko bi gaztagileren produktuak eta bertako oilasko pintxoak dastatzeko aukera izan dute bertaratu diren herritarrek. Giro ederra nagusitu da.

Getariako erreginaren festa izan da gaurkoan Azpeitian. Hain zuzen ere, Txakolin Eguna egin dute Perez Arregi plazan, 12:30etik 14:30era. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, jende ugari bertaratu da, eta giro ederra izan da nagusi.

Zortzi upategitako txakolina dastatzeko aukera izan dute herritarre: Agerre, Aitaren, Akarregi Txiki, Ameztoi, Flysch, Gañeta, Inazio Urruzola eta Murgialdai txakolindegietakoak, hain zuzen ere. Edanari laguntzeko, jatekorik ez da falta izan. Herriko bi gaztagileren –Berastegiko eta Premietxeberriko – gazta eta Lumagorri oilasko pintxoak salgai jarri dituzte plazan.

Kopa eta bost txakolin dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek 5 euroren trukean, eta pintxo bakoitzeko bi euro ordaindu behar izan dituzte. Herriko Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldeko kideak arduratu dira pintxoak banatzeaz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide